XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau honela izatearen arrazoiak, xinpleak dira, ingurune egoki batean jarriz gero, bizitzeko eta ugaltzeko duten ahalmen ikusgarria eta beren kromosoma bakarrean lanean aritzeko ematen dituzten erraztasunak beste batzuren artean; bestalde, lehen aipaturiko moduan edozein gene berenganatu eta adierazi dezakete.

Honela, lan eta aurrerapen handiak egin dira bide honetatik azken urteetan, sortzen dituen aukera ugariak direla medio; adibide gisa, interesgarriak ditugun proteinen edo beste eratako molekula organikoen sintesia, edozein biomasa eraldatzeko prozesuak, energia edo elikagaien produkzioa, kutsaduraren aurkako borroka, e.a.

Ikus dezakegunez, eremu interesgarri eta zabalak ditugu aurrean, baina era berean esan behar da, egundainoko lorpenak ez direla hain ikusgarriak izan.

Irudi daiteke, gene bat klonatzearekin eta bere sekuentzia DNA bizidun batzuetatik bestetara pasatzeko gai izatearekin, lanaren zati haundiena egina dugula, baina hau ez da horrela gertatzen.

Aitortu beharra dago, egun hain errezak egiten zaizkigun eragiketa hauek, lehen urratsak besterik ez direla, hemendik aurrera nahikoa korapilo gelditzen bait da oraindik askatzeko; hauen artean aipa dezakegu adibidez, kromosoma arrotz batean txertatu dugun geneak bere transkripzio-lana aurrera eramateko zeinu molekular desberdinak behar dituela kromosomaren barruan, proteinarainoko prozesua hasteko, noiz bukatu jakiteko, e.a., eta guzti hauek erantsi beharko dizkiogula gene horri, bere lanari ekin diezaion nahi badugu.

Nahiz eta zailtasunak ugari izan, astiro baino etengabe emaitzak lortzen ari dira alor honetan, batez ere beste era batzurekin oso zailak edo ezinezkoak diren produktuak ekoizteko, azkenean, proportzio handi batean behintzat, kide bakoitzaren etorkizuna, balantze ekonomikoak erabakitzen badu ere.